2016(e)ko irailaren 14(a), asteazkena

Nola ikasten dut irakasle izaten?

Klaseko lehenengo eguna izanik, lanean jarri gara eta kartografia bat egin behar dugula esan digute. Behin zer den ulertu eta egin beharrekoa ikusi ondoren, ikerketarekin nola hasi ez dakit. Ez dut oso ondo ulertzen zer egin behar dudan eta nere taldekideei askotan galdetu ondoren, uste dut zerbait argi gelditu zaidala.

Ikerketan pentsatu eta egiten dudan lehenengo gauza urduri jartzea da, ez dakit nondik hasi eta gutxiago nola aurre egin. Taldean hitz egin eta gero ebidentziak nola lortu badakigu: egunero galdera bati erantzuna emateko argazkiak bidali beharko dizkiegu beste taldekideei, adibidez: nola ikasten dugu?, noiz ikasten dugu?, non ikasten dugu?...

Lanean pentsatzen hasten naizenean galdera batzuk etortzen zaizkit burura, lehenengoa oso garrantzitsua: nola egingo det lan? Galderari erantzuna ematen ez dakit oraindik, baina espero det egun hauetan hori erantzuta gelditzea. Behin lanen hasita honen inguruko galderak ere okurritzen zaizkit: zeri aterako diet argazkia? zer da neretzako ikastea? edozer gauzak balio du?

Argitu digutenez, ebidentzia horiek lortu eta gero, beraien artean erlazionatu beharko ditugu. Neretzat hori izango da erronka handiena, ez baidakit nola egin. Nola erlazionatuko ditut neretzat zer ikusirik ez dituzten bi gauza? Eta lehenango, nola erlazioatu behar dira?

Ikerketa-tailerrari nik nere ikuspuntua gehitu diezaioket, neretzat ikastea zer den eta nik nola egiten deten; badakiten gauza gutxienetako bat da unibertsitatean bakarrik ez dudala ikasten, eguneroko bizitzan, kalean, parkean ikasten dut, eta  nik uste hori da ikasteko modurik hoberena, ikusten eta entzuten ditugunetatik ikastea eta ez inork behartzen gaituena ikastea.

Azkenik esan behar det, lan honekin besteek non eta nola ikasten duten ikusi nahi det, eta leku horiek nik egiten detenarekin bat datozen edo ez. Gainera kartografia bat lehenengo aldiz egingo dudanez, honen inguruan asko ikastea ere espero dut



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina