DATUAK JASO
Proiektua aurkeztu ziguten egunean, taldeka kokatu
ginen lanaren inguruan hitz egiteko. Gure taldean, “Nola ikasten dugu?”
galderari erantzuna emateko beste hiru galdera agertu ziren: noiz ikasten
dugu?, non ikasten dugu? eta zerekin edo norekin ikasten dugu?. Erantzun batzuk
agertu ziren, adibidez, apunteekin ikasten dugula, bideoekin, dokumentalekin,
irakurtzen edota albisteekin… Gainera, besteen esperientzietatik ere ikasten
dugula konturatu ginen, adibidez guraso edo aiton-amonen esperientzietatik. Baina
lehenago konturatu ez nintzen puntu bat agertu zen, beharra daukagunean ikasten
dugula, hau da, arazo baten aurrean bakarrik gaudenean eta irtenbide bat bilatu
behar dugunean.
Ebidentziak sortu behar genituen gero, eta
horretarako okurritzen zitzaigun guztiari argazkiak aterako genizkiola pentsatu
genuen, eta gero gure artean partekatuko genituela denek besteen informazioa
edukitzeko.
DATUAK ANALIZATU
Taldeka bildu ginenean, bakoitzak, bildutako
ebidentziekin eta proposatutako galderak aitzaki bezala erabiliaz, gure
egunerokotasunean nola ikasten dugun ikusi genuen.
Konturatu nintzen, nik egunerokotasunean esperientziekin
ikasten dudala gehienbat, adibidez, hockey-ean jokatzen edo entrenatzen
dudanean esperientziengatik ikasten dut nola egin behar ditudan gauzak ondo
hurrengoan. Baita ere besteek kontatzen dizkidaten gauzetatik, amona edo
aitonak, gurasoek, entrenatzaileek zerbait azaltzen didatenean, interesa
sorrarazten badit, ikasi egiten dut.
Nire egunerokotasunean, nire ikasketa prozesua
definitzen duen kontzeptua INTERESA da. Interesa pizten ez didan zerbaitez hitz
egiten badidate ez diot atentziorik jarriko, beraz ez dut inoiz ezer ikasiko.
Behin interes hori daukadanean ikasi nahi dudanarekiko konpromezu bat hartzen
dut.
Besteek paper garrantzitsu bat daukate nire ikasteko
prozeduran, beraien esperientzietatik eta beraiek kontatzen dizkidaten gauzei
garrantzi handia ematen diot, beti ere nire interesa pizten badute.
Teknologia berriek, nire kasuan, ez dute garrantzi
hadirik, baina zertxobait badaukate. Informazioa behar dudanean, edo nire lagunekin
harremanetan jarri nahi badut komunikabideak erabiltzen ditudanean IKTak
erabiltzen ditut.
DATUAK ANTOLATU
AURKIKUNTZAK AURKEZTU
Nire kartografian, non,
norekin eta ikasteko zer behar dudan aipatu ditut.
Donostiako mapan bost toki daude
borobilduta: unibertsitatea, nere bi aiton-amonen etxea, hockey zelaia eta nere etxea. Nik leku horietan
guztietan ikasten dut egunero; baina bakoitzean mementu eta modu ezberdinetan
ikasten dut.
Leku horietatik pertsona batzuen argazkiak
ateratzen dira, eta horiek dira nik ikasten dudanekin. Lehenengo nere
aiton-amonak, beraiek dira nere bizitzako pilare garrantzitsuenetariko bat, egunero
denbora asko pasatzen dut beraiekin eta gauden bakoitzean gauza ezberdinak
ikasten ditut. Gero familia osoaren argazkia dago, aiton-amonetik hasita nere
lengusu txikienetara, denok ikasten dugu batera gauden bakoitzean. Azkenik nere
hockey taldearen argazkia dago autobus baten barruan. Batera gauden bakoitzean gauza
asko ikasten ditugulako eta autobusean bidai asko egiten ditugulako, eta bidai
horiek ere ikasteko balio dutelako.
Azkenik Espainiako mapa bat dago. Mapa
horretan gorriz eta urdinez probintzia ezberdin batzuk daude margotuak. Gorriz
aurten hockey taldearekin joango naizen tokiak, eta urdinez Gipuzkoa (hor bizi
naizelako) eta Huelva, hor pasatzen dudalako uda guztia eta gauza asko ikasten
ditudalako.
Argazki eta marrazki guztiak gezi
askorekin lotuta daude, azkenean hori naizelako ni eta denak batera bakarrik
sortzen dutelako nere errealitatea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina