DILAN AURKEZPENA

  • Aurkezpena

o   Nor garen
o Gure gaia: generoa eta sexualitatea (artefaktua + bideoaren aurkezpena)
  •  Bideoa



  • Prozeduraren azalpena

o   Zergatik ? gaiaren aukeraketaren zergati nagusia, gaur egun pil-pilean dagoen gaia dela da. Gainera, gai zabaltzat ikusi genuenez, artefaktua egiteko nondik heldua bazuela iruditu zitzaigun.

Sexuak gai tabua izaten jarraitzen du hezkuntzan, eta gizartean. Horren ondorio da egungo gazteek sexuaren inguruan daukaten informazioa internet edo bestelako baliabide batzuen bitartez eskuratu dutela eta ez guraso edo hezitzaileetatik (eskola), oso gainetik lantzen baita. Sexua gaia lantzerakoan, alderdi biologikoa da gehienbat jorratzen dena eta garrantzia duten beste ikuspegi batzuk, adibidez, prebentzio ezberdinen erabilera ez da sakonki lantzen.

Bestalde, gaur egun gizartean oraindik ere estereotipoak oso finkatuak daude eta horren eraginez sorten dira genero ezberdintasunak, hau da, neska eta mutilen artean dagoen desberdintasun horrek sexismoa, transexualitatearen onarpen eza, homofobia … bultzatzen ditu.

Onartu behar dugu aurrerapauso handiak eman direla iraganetik, baina oraindik bide luzea dagoela aurretik.

Alderdi guzti hauek transmititu nahi izan ditugu gure artefaktuan.

Egia da prozesuan zehar zailtasun batzuk izan ditugula muntaiari dagokionez, baina irtenbidea aurkitu genuen.

  •  Ondorioak

Gure artefaktua egin eta jende erreakzioa ikusi ondoren, hainbat ondorio atera ditugu.

Hasteko, orokorrean, jendeak ez zuen gerturatu eta zertaz ari ginen galdetzeko ausardiarik erakusten, eta askotan “despedida” de soltera bat bezala ikusten zuten.

Gainera adin ezberdinetan jendeak erreakzio ezberdinak dituela konturatu gara.

§  Ume txikiak: sorpresa
§  10 urte ingurukoek: barrea eta lotsa
§  Gazteak: paso edo gehienez begiratu
§  Helduak 30<50: interes gehiena
§  Aitona-amonak: aurpegi arraroak

Baita ere, bi elkarrizketa sakon eta berezi eduki genituen:

§  Dendariak, bere gaztaroan genero berdintasunaren alde hainbat mugimendu eman zirela kontatu zigun, baina orain pausaldia ikusten zuela. Gainera etorkizuna gure esku dagoela aipatu zigun.

§  Bikotearekin bere seme-alabekin izan dituzten esperientziaz hitz egin genuen. Amak esan zigun berak benetako beldurra daukala gizartearengan eta gizonezkoei erakutsi behar zaiela emakumeak errespetatzen. Gainera hizkuntza batzuk sexistak direla aipatu ziguten, adibidez gaztelania, taldeak izendatzerakoan, mutil bakarra badago “nosotros” erabiltzen delako eta ez euskarako gu edo ingeleseko “we”
  •  Agurra

Espero dugu denontzat ideia interesgarriak azaldu izana …

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina